lunes, 24 de abril de 2023

HANKAZ GORA DU AMAK MUNDUA- IPUIN KONTAKETA

 Dani Martirena "HANKAZ GORA DU AMAK MUNDUA"


Atzo liburuaren eguna zenez, gaur goizean apirilak 24, Dani Matirena etorri da eskolara “Hankaz gora du amak mundua” liburua kontatzera 3,4,5 eta 6.mailako ikasleei.


Danik kontatu digunaren arabera, liburu hau egin zuenean bera ere langabezian zegoen. Liburu bat egiteko prozesua kontatu digu, lehenik eta behin testua idazten du, ondoren  marrazkiak egiten ditu testuaren arabera eta amaitzeko marrazkiei azken testua egokitzen dio. Denbora librean idazten ditu ipuinak. Txikitatik hasi zen idazten, ipuin lehiaketetan hartzen zuen parte. Danik esan digu liburu bat egiteko hiruzpalau hilabete kostatzen zaiola. Liburuak idazteko beti ditu lagunak eta familia ondoan, laguntzeko. Danik idatzi dituen liburuetatik bere gustukoena “Hankaz gora du amak mundua” dela esan digu, eta irakurri dituen liburuetatik Olga De Dios idazlearen ipuinak. Proiektu berri bat du burutan Danik, liburu berri bat ari da idazten. Bukaeran ikasle bakoitzari firmatutako liburu bat eman digu. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Daniri.










No hay comentarios:

Publicar un comentario