jueves, 23 de diciembre de 2021

Gabonetako jaialdia


Egun honetarako prestatuta genuen programazioa bertan behera gelditu bazen ere, eguna musikaz alaituta berezia izan zen.





























lunes, 20 de diciembre de 2021

Egunean kahoot bat.

                                                        EGUNEAN KAHOOT BAT.

 Handien gelako ikasleeok binaka kahootak egin ditugu.

Hiruhilekoan landu ditugun gaien errepasoa egiteko.

Egunero blogean kahoot bat zintzilikatuko dugu eta 24 orduz egonen da, hauek egiteko aukera.

Animatu eta ea nork asmatzen dituen gehien!!

Ongi pasa!!


Naroa eta Anderren Kahoota.

Gabonen zain.



MENDI TXANGOA

Gabonak gainean ditugula eta, abenduak 17an 3-4 eta 5-6 mailak Iriso mendira joan ziren makilak hartzera, eguberriatako  zuhaitz bat sortzeko.





sábado, 18 de diciembre de 2021

UHOLDEAK

 Uholdeen eraginez, Abenduaren 10ean eskola itxi behar izan genuen. Egun hori OTSAILAREN 25ean ( ostirala) errekuperatuko dugu. 




viernes, 10 de diciembre de 2021

JARDUNALDIAREN INGURUKO BOZKETAK

 Gure eskolan %88,1k jardunaldi jarraiaren aldeko bozka eman du.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!




viernes, 3 de diciembre de 2021

LUPE LEKUONA IPUIN KONTALARIAREN BISITA

 Euskararen egunaren arira eskolan hainbat jarduera burutu ditugu. Geletan betiko euskal kantak ezagutu eta abestu ditugu, euskararen inguruko dokumentalak ikusi ditugu, kartelak egin eta eskola apaindu dugu... 

Baina egun honetan ohorezko gonbidatua izan dugu, Lupe Lekuona ipuin kontalaria etorri da eta ikasleen aurpegiak ikusi bertzerik ez dago ikaragarri gustora egon garela ikusteko. Eskerrik asko Lupe!