lunes, 27 de junio de 2022

AZKEN EGUNA

 Joan den ortzegunean azken eguneko jaialdia ospatu genuen. Goiz erdian, familiak ikasleek prestatutako ikuskizun ezberdinak ikustera gonbidatu genituen eta bukaeran, guraso elkarteak antolatuta pikoteoa izan genuen. Sorpresaz beteriko goiza izan zen. Ander eta Naroa agurtu genituen datorren ikasturtean Doneztebeko institutora joango baitira. Zorte on zuen ibilbide berrian!









BIDEOAK

Txikiak english

HH Ibilerak

1 eta 2.maila

1 eta 2.maila2

3 eta 4.maila dantza

3 eta 4.maila antzerkia

ANDER ETA NAROA



martes, 21 de junio de 2022

Doneztebeko liburutegira bisita

 Gaur Doneztebeko liburutegia bisitatzera joan gara. Bi txanda egin ditugu eta Margak ipuin ezberdinak aurkeztu eta kontatu dizkigu. Etxera mailegutzak egiteko txartel banarekin joan gara. Goiz polita pasatu dugu!



BIDEOA

viernes, 17 de junio de 2022

EGUN BEROAK

 



Aste honetan bero handia egin du eta kanpora ateratzeko aprobetxatu dugu. Herriko erreketan frexkatu gara eta 1.eta 2.mailakoak Donezteben erosketak egin eta gero gelan crep goxoak prestatu dituzte.

BIDEOA

viernes, 10 de junio de 2022

ZIRKULAZIO AUTONOMOA

 Hiru ortziraletan, gelako ateak ireki eta ikasleak eskolatik barrena zirkulazio autonomoan ibili dira. Haurrak nora joan nahi duten, zertan jolastu nahi duten eta norekin aukeratzen dute. Esperientzia honen helburua iniziatiba propioa bultzatzea da.

Hasieran kokatzea eta martxa hartzea kostatu zitzaigun arren, martxa hartu diogu eta esperientzia aberasgarria izan da.
















BISITA BERTIZKO PARKERA





 Ortzegunean, Bertizko parkeak antolatutako "Eskolen programan" parte hartu genuen.

Eskolako txikienek, lorategia bisitatu zuten eta koxkorrenek, lehenengo basoa bisitatu eta ondoren lorategian pisten jolasan aritu ziren

Gero, denak elkarrekin etxetik ekarritako bazkaria jan eta goiza bertako parkean bukatu genuen.



lunes, 6 de junio de 2022

KANPALDIA ZUGARRAMURDIN

 



Maiatzaren 24tik 25era Haur Hezkuntzako ikasleak eta LH1,2,3 eta 4.mailakoak, Zugarramurdira joan ginen kanpaldira. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere ederki pasatu genuen!

BIDEOA