Mostrando entradas con la etiqueta 2020-2021. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2020-2021. Mostrar todas las entradas

miércoles, 23 de junio de 2021

IKASTURTE AMAIERA!!


Ikasturte berezia izan da guztiontzat, baina hau ere bere amaierara iritsi da. Batzuentzat ikasturtea amaitzeaz gain, eskolako etapa polit hau ere bukatu da.

Zorte on Beñat, Garazi, Xuban eta Manex!! Zoragarria izan da zuek ezagutzea eta horrenbeste momentu polit bizitzea!!


Agurra

Agur kuku bertsoa 

Laburpen bideoa








domingo, 20 de junio de 2021

IRRISARRIRA IRTEERA

 Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, joan den ortzegunean Irrisarrin lagun artean primeran pasatu genuen.













jueves, 17 de junio de 2021

NEU NAIZ INDARTSUENA


HHko ikasleak, malerrekako bertze eskolekin batera ipuinen inguruko proiektua garatu dugu.

Oso ongi pasatu dugu ipuina egiten eta baita bertzeek egindako lanak ikusten eta entzuten ere.

Artistak!

IPUINA 

jueves, 20 de mayo de 2021

LEGASAKO PARADISU TXIKIA

 Eguraldi ederra aprobetxatuz, eskola ondoko gure paradisu txikira joan gara. Bertan, legarra ukitu, hankak busti, harriak bota, xomorro eta animalitxoak aurkitu eta landare eta zuhaixka tartetik pasatu gara.

Zikindu gara bai baina ederki pasatu dugu lagun artean!








jueves, 29 de abril de 2021

JOKIN MITXELENA IDAZLEAREN BISITA

 GAUR JOKIN MITXELENA IDAZLEAREN BISITA IZAN DUGU ESKOLAN. 

"PUKA, ERLEAK ETA TRAKTOREA" IPUINEKO MARRAZKI EDERRAK EGIN DITU ETA BERAREKIN TERTULIAN GUSTORA EGON GARA.

Jokin Mitxelena







jueves, 22 de abril de 2021

GURE ATSEDENALDIAK

 Eguraldi ona aprobetxatuz herritik barrena ibili gara. Erreka bazterrean jolastu, bidean oiloak ikusi eta  parke ondoko belatian astoak agurtu ditugu. 





Karramarro bat aurkitu dugu!



Oreka mantenduz erronkak gainditzen



lunes, 29 de marzo de 2021

Puka, erleak eta traktorea.

 

Datorren hilabetean Jokin Mitxelena datorrela eta, bere Puka, erleak eta traktorea" ipuina audio ipuin bilakatu dugu. Denok ipuinaren zatitxo bat irakurri eta elkartu ditugunean... hara hemenemaitza, liburu osoa entzungai!!

Gustuko izatea espero dugu!!

PUKA,ERLEAK ETA TRAKTOREA 


miércoles, 24 de febrero de 2021

NATCHA ANTZERKIA

Kaixo

Hementxe dugu LH 1 eta 2ko ikasleek gaztelanian eginiko antzerkia.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.


 Antzerkia

viernes, 15 de enero de 2021

MUGIMENDUA SORTZEKO INDARRA


Etxean ditugun jostailuak mugimendua duten edo ez ikusi dugu. 

Nola mugituko dira hauek? Guk haize bidez bultzaturiko kotxe bat eraiki dugu, hona hemen prozesua eta lortu dugun emaitza!!










 

GREZIAKO CHIOS ISLAND KANPANPAMENDUAN EGONDAKO JON MIKELI ELKARRIZKETA.

Kaixo!!

Oraingoan "non jaio, halako bizia" proiektuarekin ari gara lanean, benetan zortekoak gu Euskal Herrian jaio izanagatik!!

Bada horrenbeste zorte izan ez duen jendea eta egoera desberdinak medio, beren herrialdeetatik ihes egin behar izan dute. Errefuxiatu hauek kanpamenduetan bizi duten egoera hurbiletik ezagutu asmoz, Greziako Chios Island kanpamenduan egondako Jon Mikeli elkarrizketa egin diogu, hona hemen lotura.


(Aurrerago informazioa gehiago igoko dugu)

                                                                               

                                                                              

Gustuko izatea espero dugu!!

3,4,5 eta 6. mailak.

Klikatu hemen 





miércoles, 23 de diciembre de 2020

Abenduak 22

Eguberri politak pasa eta etxekoekin goxatu!

Eguberri on y disfrutad de estas fiestas.

Bideoa 

miércoles, 25 de noviembre de 2020

INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO EGUNA.


 INDARKERIA SEXISTAREN KONTRAKO EGUNA


Gaur azaroak 25, indarkeria sexistaren kontrako eguna ospatzen da.

Hori dela eta, guk ere parte hartu nahi izan 

dugu, horretarako dantza bat egin dugu, 

DENOK ZU izenekoa.



DENOK ZU!!


Txikiagoek ere eskola atarian jarri dituzte egindako murala eta marrazkiak!

LH 1-2


HH




viernes, 20 de noviembre de 2020

LEGASAKO ESKOLA EUSKARALDIAREKIN BAT!!!

 EUSKARALDIA 2020


Legasako eskolako ikasle eta irakasleak Euskaraldiarekin bat egiten dugu eta zuek ere parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hau da eskolan egin dugun bideoa.

Ea gustuko duzuen!!

KLIKATU HEMEN BIDEOA IKUSTEKO.

martes, 17 de noviembre de 2020

 MANIPULAZIO BIDEZ BIDERKETA ETA ZATIKETAK LANTZEN:

Gaur 3. eta 4.mailakoak harrautze kutxarekin eta plastilinarekin biderketen jolas bat egin dugu.

Bazterrak kontatuta egin dugu eta oso dibertigarria izan da. Binaka jarri gara eta plastilinako bolatxoak egin ditugu. 

Fila bakoitzean bolatxo kopuru bat jarri dugu eta gero, kontrako zentzuan zenbat aldiz errepikatu behar den jarri dugu, horrela biderketak eginez.

Modu honetan abudogo egiten dela ikusi dugu.