martes, 23 de abril de 2024

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Gaur liburuaren nazioarteko eguna dela eta eskolan ipuin kontaketa "ezberdinak" egin ditugu ikasle eta irakasleek gelak elkartrukatuz.

                                          
























domingo, 21 de abril de 2024

ENGLISH BREAKFAST

 Haur Hezkuntzako ingeleseko saioetan janariaren inguruan lanean ari gara eta janari errealarekin ingelesa praktikatu dugu. 

                                       












viernes, 19 de abril de 2024

IGERIKETA

 Gure 1.2.eta 3.mailako ikasleak, Saldias, Ituren, Narbarte eta Sunbillako ikasleekin batera Apirila eta Maiatzeko zortzi astelehenez Lesakara igeriketa ikastaroa jasotzera joanen dira.



miércoles, 17 de abril de 2024

Arantxa erizainaren bisita

 Gaur bisita berezia izan dugu Haur Hezkuntzako gelan. Arantxa erizaina etorri da eta bizitza osasungarria izateko gomendio interesgarriak eman dizkigu. 



                                                  






English recipe

 Atzo LH3-4 mailako ikasleak ingleseko klaseetan janari eta osagai desberdinak landu eta gero ikasitakoa praktikara eraman zuten pizza goxoak eginez. Sukaldari apartak ditugu eskolan!

BIDEOA IKUSI




viernes, 12 de abril de 2024

HORMA GAINEKO IRRISTAKETA

Gure 3. eta 4.mailako ikasleak eskolei zuzendutako horma gaineko irristaketa programan parte hartuko dute. Bi ortzegunetan, Saldias, Ituren eta Sunbillako ikasleekin batera autobusean Uharteko izotz pistara elkarrekin joanen dira.