sábado, 25 de febrero de 2023

INAUTERIAK

 Herriko inauteriekin bat eginez ortziralean eskolan mozorratu eta herria kolorez bete genuen.

Goizean dantzak, kalejira, gosaria eta ondoren handien gelakoek prestatutako bazkari goxoa izan genuen elkartean. Milesker parte hartu eta hurbildu zineten guztiei





jueves, 16 de febrero de 2023

HORMA GAINEKO IRRISTAKETA

Astelehen honetan gure 2. eta 3.zikloko ikasleak Sunbilla eta Saldisko ikasleekin batera Uharteko jauregira joan ziren horma gainean patinatzera. Bi egunetan joanen dira eta hurrengo irteera Otsailaren 27an izanen dute.


                                       




 

domingo, 12 de febrero de 2023

TAILERRA

 2. eta 3.zikloko ikasleek, Oihana Zabaletaren eskutik "Hartu-eman osasuntsuak" tailerra burutu zuten eskolan. Elkar entzuten, ulertzen, laguntzen zeinen indartsuak garen ikasi zuten







                                       

sábado, 11 de febrero de 2023

IGERIKETA

 Gure 1. eta 2.mailako ikasleak, Saldias, Ituren eta Sunbillako ikasleekin batera igeriketa ikastaroa egiten ari dira. Ikastaroa astelehenetan da eta zortzi bidai egingo dituzte Lesakako igerilekuetara. 






viernes, 10 de febrero de 2023

BIZKOTXOAK EGITEN

 

ESKOLAN EGINDAKO BIZKOTXOA


Gaur eskolan bi bizkotxo egin ditugu handien gelakoek, horretarako hau da erabilitako errezeta:


OSAGAIAK:


- 250g printzipe galletak

- 3 arrautza

- 120g azukre

- 200ml esne osoa

- 100ml ekilore olioa

- 1 sobre legamia


JARRAITU BEHARREKO URRATSAK:


- Printzipe galletak txikituko ditugu, hautsa bihurtu arte. 

- Gero, ontzi batean botako ditugu eta arrautzak, azukrea, esnea, olioa eta legamia gehituko dizkiogu. Dena bota odoren ongi irabiatuko dugu.

- Amaitzeko mikrohuin labean sartuko dugu, 10 minutuz, 800W indarrarekin. -Bukatzean 5 minutu atea ireki gabe itxoin.

-Eta jateko prest egongo da.


ON EGIN!