viernes, 29 de septiembre de 2023

GAZTAIN BILTZEA

 Ortzegunean, eguraldi ederra egiten zuela aprobetxatuz, eskolako irakasle eta ikasleak gaztainak biltzera joan ginen. Egun batzuz, bildutako gaztainak lehortzen utzi eta hurrengo astean erreko ditugu.





























sábado, 23 de septiembre de 2023

ASTEAZKENETAKO TAILERRAK HASI DIRA

 Ikasturtero bezala, joan den asteazkenean gure eskolan tailerrak hasi ziren. Asteazkenero Narbarteko 3,4,5 eta 6.mailako ikasleak etorriko dira eta ingelera, gorputz hezkuntza eta musikako ikasgaiak izango dituzte. Helburu akademikoez gain ikasleak adinka elkartu eta harremanak sendotzea lortu nahi da.




viernes, 15 de septiembre de 2023

ONGI ETORRI 2023-24 IKASTURTERA!

 Ikasturtea gogotsu hasi dugu. Iraila aintzinera doa eta poliki errutina berrira egokitzen ari gara ikasle eta irakasleak. Hiru urteko 4 ikasle berri hasi dira eta denetara 39 ikasle izanen ditugu gure artean.  Ongi etorri 2023-24 ikasturtera!