domingo, 30 de octubre de 2022

BERTIZERA IRTEERA


 Joan den ortziralean eskolako ikasle eta irakasle guztiak Bertizko parkera joan ginen. Parkeak antolatutako udazkeneko eskolen kanpainan parte hartu eta urtaro honek eskainitako ikuskizun ederraz gozatu ahal izan genuen. 

IKUSI BIDEOA


viernes, 21 de octubre de 2022

GAZTAIN JATEA

 Astea ongi bukatzeko, gaztain jatea izan dugu eskolan. Miguelek gaztainak erre eta gosari goxoa antolatu dugu eskola atarian. Eskerrik asko Miguel!









viernes, 14 de octubre de 2022

Asteazkenetako tailerrak berriz martxan!






BUELTAN DIRA BERTIZARANAKO LANDA ESKOLEN TAILERRAK


2022-2023 ikasturtea hastearekin batera,  gure ikasleak normaltasunera itzuli dira.

Azken bi ikasturteotan jasandako pandemia dela medio, bertan behera geratu ziren Narbarte eta Legasako irakasleek antolatzen zituzten tailerrak, eta berreskuratzeari ekin diote aurten.

Eskualdeko eskola txikietako ikasleen arteko harremanak sustatzeko eta ikastetxera DBH burutzeko egiten duten ikastetxe aldaketa errazteko antolatzen dira tailer hauek. 

Iraila eta ekaina bitarte elkartuko dira 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilak Legasako landa eskolan asteazkenero, Euskara, Gorputz Hezkuntza, Musika eta Ingelesa arloak ikasteko.

miércoles, 12 de octubre de 2022

ESTRAESKOLARRAK


                                    

 Urrian arratsaldeko estraeskolarrekin hasi gara.  


Ipuin tailerra: 
Ipuinekin erlazionatutako jarduera ezberinak: eskulanak, kontaketak, asmakizunak, marrazkiak, hizkuntza jolasak, herrialde ezberdinetako ipuinak...

Gorputz adierazpena:
Yoga
Psikomotrizitatea
Artea eta sormena
Mugimendu jolasak

Mekanografia: 

Etxekolanak: 
Eskolan etxekolanak egiteko espazioa eta denbora eskainiko dugu.

































viernes, 7 de octubre de 2022

ENGLISH WEEK

 Aste honetan 5 eta 6.mailako ikasleek "English week" programan parte hartu dute. Aste batez, kanpotik etorritako ingelerako irakasle batekin, modu ludiko eta interaktiboan ingelesez jarduera ezberdinak egin dituzte. 








GAZTAIN BILTZEA

 Eguraldi ona aprobetxatuz eta asteari bukaera borobila emateko mendira gaztainak biltzera joan gara. 

Bidean, urtaroak ekartzen dituen aldaketak ikusi, animalitxo txikiak behatu eta lagunen konpainiaz disfrutatu dugu.