viernes, 14 de octubre de 2022

Asteazkenetako tailerrak berriz martxan!






BUELTAN DIRA BERTIZARANAKO LANDA ESKOLEN TAILERRAK


2022-2023 ikasturtea hastearekin batera,  gure ikasleak normaltasunera itzuli dira.

Azken bi ikasturteotan jasandako pandemia dela medio, bertan behera geratu ziren Narbarte eta Legasako irakasleek antolatzen zituzten tailerrak, eta berreskuratzeari ekin diote aurten.

Eskualdeko eskola txikietako ikasleen arteko harremanak sustatzeko eta ikastetxera DBH burutzeko egiten duten ikastetxe aldaketa errazteko antolatzen dira tailer hauek. 

Iraila eta ekaina bitarte elkartuko dira 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilak Legasako landa eskolan asteazkenero, Euskara, Gorputz Hezkuntza, Musika eta Ingelesa arloak ikasteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario