miércoles, 29 de marzo de 2023

XAMARIKO MIKROIPUIN LEHIAKETA

 XAMARIKO MIKROIPUIN LEHIAKETA


6. mailako Eider Zelaietak Dindaia fundazioak antolatutako Xamariko mikroipuin Lehiaketan saria  irabazi berri du. ZORIONAK Eider!!
Gela osoak izugarri lan politak egin zituen, mila esker denei parte hartzeagatik.

Hemen saritutako ipuina:

Sorioneku


Arratsalde eguzkitsu horretan errekara bainu bat hartzera joan nintzenean lurrean zulo handi bat egitea bururatu zitzaidan, zuloa egiten hasi nintzenean esku batek lurpera eraman ninduen brontzezko esku bat zen!! hainbeste denbora lur azpian bakarrik egonda aspertuta zegoen, norbaitekin hitz egin nahi zuen.

-Xamariko lagundu, lurpetik atera nazazu.

Eta nik baiezko keinu bat egin nuen eta Sorioneku esanez agurtu ninduen.  



viernes, 24 de marzo de 2023

HARREMANAK

 Gure eskola ttikian, adin ezberdinetako ikasleen artean espontaneoki momentu bereziak sortzen dira. 



miércoles, 22 de marzo de 2023

ESKOLAKO IRTEERA

Asteartean eskola guztia txangoan joan ginen. Goizean, Jorge Oteizaren museoa bisitatu eta gero Salting-en gozatu genuen. 




BIDEOA IKUSI 

lunes, 20 de marzo de 2023

IGERIKETA IKASTAROAREN AMAIERA

 Gaur gure 1.zikloko ikasleek igeriketa ikastaroa bukatu dute. Diploma eta dominarekin pozik bueltatu zaizkigu herrira. Igerilari bikainak eginak daude. Zorionak txapeldunak!










lunes, 13 de marzo de 2023

MALERREKA ETA BERTIZARANAKO HERRI ESKOLAK

 Malerreka eta Bertizaranako herri eskolek, elkarlanean, M8ko bideo polit bat egin dugu. Denok batera, ASKE ETA LIBREAK izan nahi dugula aldarrikatu dugu. 




IKUSI BIDEOA




viernes, 10 de marzo de 2023

Zaborrak biltzen

 1.Zikloko ikasleak, gizarte zientzietan kutsadura gaia lantzen ari dira. Proiektuari lotuta herrian barrena buelta bat eman eta zaborrez betetako bi zabor poltsa handi bete dituzte. Herria txukun eta garbi mantentzea denon ardura da!











miércoles, 8 de marzo de 2023

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA







 Emakumearen nazioarteko egunarekin bat eginez, eskolan ekintza ezberdinak egin ditugu. Handien gelakoek gizartean eragina izan duten emakume ezberdinen aurkezpenak egin dituzte eta bertze geletan pertsonai ezberdinak landu dira. 





                                        

                                        

                                          

viernes, 3 de marzo de 2023

ERREZETAK INGELERAN

 Handien gelakoak, ingelerako saioetan errezetak landu eta postre goxoak prestatu dituzte bertze geletako ikasle eta irakasleentzat. Gustora egon dira saltsan eta etxean errezeta horiek egiteko gonbitea luzatu digute.

Thank you very much!








IKUSI BIDEOA