miércoles, 10 de junio de 2020

OIER SANJURJORI ELKARRIZKETA -- ETXETIK ETXERA

OIER SANJURJO ETXETIK - ETXERA.

Hementxe duzue ikasturteko azken elkarrizketa. Oierrek ere tartetxo bat hartu nahi izan du zuekin egoteko.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta denon gustokoa izatea espero dugu.



Oier Sanjurjo futbol jokalariari elkarrizketa Gazteako Be Positive ...




https://drive.google.com/file/d/17iNiABMi8YNRNOpfx9nsD6Mm7HApkRVr/view?usp=sharing


Oier Sanjurjo 

Oier Sanjurjo Osasunako kapitaina da. Lizarran jaio zen eta 34 urte egin ditu. Bere aita Lesakakoa da eta bera Lesakarra ere sentitzen da. Gaur egun, Iruñan bizi da.

Oier Osasunako partida bukatu ondoren.

Oier 10 urterekin futbolean jolasten hasi zen Lizarrako ikastolako futbol taldean. Txikitan ikastolara joaten zenean patioan lagunekin futbolean jolastea gustatzen zitzaion eta oso ona zen. Ikastolan kirol desberdinak egiten zituzten. Oierreri pilota eta futbola asko gustatzen zitzaion baina azkenean futbola aukeratu zuen eta oso pozik dago futbola aukeratu zuelako.

Oierrek lan handia egin du profesionaletara iristeko. 

2008 - 2009 profesionaletan hasi zen.

Oierren afizioak lagunekin egotea, paseoak ematea, mendira joatea familiarekin egotea eta eguraldiai kustea dira. Oierrek Osasuna ez balitz Erreala aukeratuko zuen. Oierrek dio defenditzeko jokalaririk zailena Messi dela. Buruan duen partidarik onena aipatzen duenean, Atletiken kontra jolastu zirenean, 0/1 irabazi zuten eta bere gola izan zen. 



Oierrek iaz bigarren mailako liga irabazi zuen. 

Iaz lehengo mailara igo zirenean.

Oierrek osasuntsu egoteko dieta orekatua eramaten du: pasta, kinoa… asko jaten ditu.

Oierrek asko maite du Euskara eta bere herria. Horregatik posible duenean Lesakara joaten da eta inauterietan zakuzarrez jaztea gustatzen zaio. Osasunan ere, Euskara gero eta gehiago entzuten da eta oso pozik da honekin.


AUPA OIER!!!!