martes, 19 de mayo de 2020

MARTXEL RODRIGUEZ ETA JON LOPEZ DANTZARIEI EGINDAKO ELKARRIZKETA BIDEOAN ETA JARRAIAN GURE ERREPORTAIA. EZ EZAZUE GALDU!!




ELKARRIZKETAKO ESKTEKA:

https://drive.google.com/open?id=17UBfSXFFnI-SkIJ_qIlbA6YAfz28c6HF

ERRONKA: Martxel eta Jonek izugarri erronka polita bota ziguten eta eskolako artistek hauxe egin dute.
ZORIONAK KUADRILA!!  (ESTEKA)

  https://drive.google.com/file/d/1Ahm3-0L_oaJQzYmNSu3wSpAz951tZB9n/view?usp=drivesdk


MARTXEL RODRIGUEZ ETXABIDE
ERREPORTAIA


Martxel Rodriguez Etxabide 30 urteko Lesakar dantzari profesionala da. 
Txikitatik erakutsi zuen dantzarako gaitasuna eta zaletasuna. 6 -7 Urterekin hasi zen herriko Tantirumairu dantza taldean. Harez geroztik urte aunitz eman zituen dantza ikasten. Unibertsitatean fisika karrera ikasi eta dantzari profesionala izateko bidera bueltatu zen. 


Dantzaren inguruan ezin du garaikidea edo euskal dantzak aukeratu. Dantzak asmatu edo dantzatzearen inguruan adinakin aldatzen joanen direla uste du (galdera hnetan erreferntzia egiten du Jon bere bikoteari); zahartzean gogo gehiago beraiek sortzeko oraingoz gazteak dira eta bertzeek eskeinitakoa gustora dantzatzen dute. 
Dantzatzean hobeki egiten omen da fisikoki antzekoa den norbaitekin. 
Taldeka dantzatzea nahiago du publikoarentzat politagoa delako. Erabiltzen dituzten arropen inguruan aipatzen du bereziki pentsatuak direla mugimendu konplikatuak egiteko detaile inportateak dituzte eroso dantzatzeko baina hala ere aunitzetan ez dire guztiz erosoak mugimenduengatik ez da kaleko arropa bezala.
Dantzatzeko behar den maulgutasunari dagokionez; flexibilitatea hobetzeko tarte bat dugula denok dio eta praktikatzea dela garrantzitsuena estiramentuak, yoga, pilates, ballet klase batekin. Flexibilitatea ongi lantzeko indarra ere landu behar da osagarriak direlako. Gehiago kostatzen zaie indarra lantzea. 
Got Talent bezalako saioetara ez dute pentsaturik errespetoa, lotsa ematen die baina bai  batzuetan jendeari klaseak ematen dizkiete 2 orduko “Master class” edo “Workshop”ak.


Bizitzeko Lesaka aukeratuko luke eta eszenatoki bezala Moskun egon zen eszenatoki erraldoia. Jateko pasta integrala barazkiekin du gustokoen.  Desio bati dagokonez krisia pasatzean normaltasun berrian dantzaz bizitu ahal izatea eta bere profesioakin segitu ahal izatea beraienak sortzen eta bertzeenak beraien gorputzekin transmititzen.


   
Lesaka herriko plaza                                       Zialdo familiako ostatua                       


                       
Tantirumairu dantza taldeko kapitain bezala            “Oskara” ikuskizunarekin Max sarietara izendatua izan zen



Led Silhouette Martxel eta Jonen proiektua

Hemen haur hezkuntzako artistek egindako bideo zoragarria!!


OSO ONGI EGITEN DUZULAKO!!


https://drive.google.com/file/d/1_YdxGg6VcG-mFi2ITxBeerGfTFE4rEDT/view?usp=sharing

miércoles, 13 de mayo de 2020


Itxialdian handien gelakoek egin duten elkarrizketa polit bat, ea gustoko duzuen!!

https://drive.google.com/open?id=169JkoaQ9oaHJ9Vrz86J4U4Z4kZ3wPgKa


Hauek dira egindako galdera erantzunak.


ION AREITIORI ELKARRIZKETA:
  • Noiz hasi zinen konpetiziotan? 1998an Irunen.
  • Oso lanpetua ikusi zaitugu: baserrian, kiroldegian,...lagunekin egoten zara? Bai aunitz ez baino bai ibiltzen da bizikletak ere eman dizkio hainbat lagun.
  • Zeintzuk dira bizikleta normal eta zuk erabiltzen duzun bizikletaren arteko desberdintasunak? Desberdintasun aunitz badira trialeko bizikleta batek ez ditu kanbioak ez ditu, amortiguaziorik ezta exerlekurik ez du pisatzen oso ariña da eta tamainaz txikia.
  • Noiz izan zenuen trialsineko lehen bizikleta? Ofizialki 1999 trialean konpetitzen hasi zenean eta gustoko zuela ikustean. BMX batekin hasi zen saltoka bere aitak prestatutako batekin.
  • Zer moduz tartekatzen duzu baserriko lana eta bizikleta? Ongi. Ongi antolatzen saiatzen da. Kiroldegian arratsaldez egiten du lan. Asteko 3-4 egun goizez libre baserriko lanak egin eta ondoren gosaldu eta goiz erdi aldean 2-3 ordu hartzen ditu entrenatzeko. Gero bazkaldu eta lanera.
  • Ze zirkuito nahiago duzu egurrezkoa edo harrizkoa? Harrizkoa. Harrizkoan ibiltzen da Hondarribiko espigoian praktikatzen du.
  • Baserrian udan lan handia izaten da, nola moldatzen zara? Bai lan asko dago maiatzetik aurrera osaba, lehengusuak, gurasoak eta familiako zenbait kide elkartzen dira lana abudogo bukatzeko.
  • Noizbait trialsin eskola bat irekitzea pentsatu duzu? Ez momentu honetan. Saio batzuk ematen zituen Hondarribin eta Irunen orain ordutegia nahiko beteta dauka. Agian hemendik urte batzuetara igual.
  • Zenbat txapelketa irabazi dituzu? Dexente. Munduko txapelketa irabazi du kategoria guztietan gazte-gaztetatik hasita. Maila nagusian lorpenik handienak Europako Txapelduna 2017an, Munduko Txapelketan 2016tik lau domin brontzea eta zilarra. Juniorretan irabazi zuen Munduko Txapelketa 2010ean.
  • Mundutik ibiltzen zara txapelketetan. Zein da gehien gustatu zaizun lekua? Bidaiatzea eman dio bizikletak. Kuttunenak Zeelanda Berria edo Australia.
  • Nola sentitu zinen munduko finalerako postua hartu zenuenean? Presio puntu bat kentzen duzu gainetik zeren urte osoa horreri begira ematen duzu entrenamenduak, zaintza...Helburu bat bete duzunean karga liberatzen duzu.
  • Nolako altura da gehien hartu duzuna Trialsinen? Altuera zuzenki igotzen dutena 1,85. Goitik beherako saltoa 3-3,5 metro eta luzeera bertze 3 metro.
  • Bizitza aldatu ahal zaizu rider izaten hasi zarenetik? Tamalez trialsina ez da futbola bezala ezin da profesionalki horretaz bizi. Bizitza aldatu ez betidanik ibili delako trialean.
  • Zein izan da saltorik zailena? Galdera zaila. Zailenak beti erori aurretik izaten dituzunak dira. Aurreko igandean egin zuen orain hanka ohe gainean duelako.
  • Zer nahiago duzu bizikletan ibiltzea edo baserria? Biak. Momentu bakoitzean sasoian-sasoikoa. Biak uztartzea beharrezkoa ditu aurrera jarraitzeko.
  • Bukatzeko, desio bat… Momentu honetan resonatzia magnetikoa belauneko ligamentu gurutzatuak ongi daudela esatea eta belaun horretatik eta ahalik eta azkarren errekuperatzea.

  • Zer nahiago duzu, Sarobeko pastelak edo gominolak? Galdera zaila baina gominolak aukeratzen du.