martes, 19 de mayo de 2020

MARTXEL RODRIGUEZ ETA JON LOPEZ DANTZARIEI EGINDAKO ELKARRIZKETA BIDEOAN ETA JARRAIAN GURE ERREPORTAIA. EZ EZAZUE GALDU!!




ELKARRIZKETAKO ESKTEKA:

https://drive.google.com/open?id=17UBfSXFFnI-SkIJ_qIlbA6YAfz28c6HF

ERRONKA: Martxel eta Jonek izugarri erronka polita bota ziguten eta eskolako artistek hauxe egin dute.
ZORIONAK KUADRILA!!  (ESTEKA)

  https://drive.google.com/file/d/1Ahm3-0L_oaJQzYmNSu3wSpAz951tZB9n/view?usp=drivesdk


MARTXEL RODRIGUEZ ETXABIDE
ERREPORTAIA


Martxel Rodriguez Etxabide 30 urteko Lesakar dantzari profesionala da. 
Txikitatik erakutsi zuen dantzarako gaitasuna eta zaletasuna. 6 -7 Urterekin hasi zen herriko Tantirumairu dantza taldean. Harez geroztik urte aunitz eman zituen dantza ikasten. Unibertsitatean fisika karrera ikasi eta dantzari profesionala izateko bidera bueltatu zen. 


Dantzaren inguruan ezin du garaikidea edo euskal dantzak aukeratu. Dantzak asmatu edo dantzatzearen inguruan adinakin aldatzen joanen direla uste du (galdera hnetan erreferntzia egiten du Jon bere bikoteari); zahartzean gogo gehiago beraiek sortzeko oraingoz gazteak dira eta bertzeek eskeinitakoa gustora dantzatzen dute. 
Dantzatzean hobeki egiten omen da fisikoki antzekoa den norbaitekin. 
Taldeka dantzatzea nahiago du publikoarentzat politagoa delako. Erabiltzen dituzten arropen inguruan aipatzen du bereziki pentsatuak direla mugimendu konplikatuak egiteko detaile inportateak dituzte eroso dantzatzeko baina hala ere aunitzetan ez dire guztiz erosoak mugimenduengatik ez da kaleko arropa bezala.
Dantzatzeko behar den maulgutasunari dagokionez; flexibilitatea hobetzeko tarte bat dugula denok dio eta praktikatzea dela garrantzitsuena estiramentuak, yoga, pilates, ballet klase batekin. Flexibilitatea ongi lantzeko indarra ere landu behar da osagarriak direlako. Gehiago kostatzen zaie indarra lantzea. 
Got Talent bezalako saioetara ez dute pentsaturik errespetoa, lotsa ematen die baina bai  batzuetan jendeari klaseak ematen dizkiete 2 orduko “Master class” edo “Workshop”ak.


Bizitzeko Lesaka aukeratuko luke eta eszenatoki bezala Moskun egon zen eszenatoki erraldoia. Jateko pasta integrala barazkiekin du gustokoen.  Desio bati dagokonez krisia pasatzean normaltasun berrian dantzaz bizitu ahal izatea eta bere profesioakin segitu ahal izatea beraienak sortzen eta bertzeenak beraien gorputzekin transmititzen.


   
Lesaka herriko plaza                                       Zialdo familiako ostatua                       


                       
Tantirumairu dantza taldeko kapitain bezala            “Oskara” ikuskizunarekin Max sarietara izendatua izan zen



Led Silhouette Martxel eta Jonen proiektua

No hay comentarios:

Publicar un comentario