miércoles, 13 de abril de 2022

APIRILAK 13

 Gaur izan dugu azken eskola eguna aste saindutako oporren aintzinetik. Egun berezia izan da. Ikasle zaharrenak bizikleta hartu eta Sunbillako lagunak bisitatzera joan dira. Bertze ikasleak berriz, patio eta geroko saioetan eskolan zehar zirkulazio librean ibili dira; Saltogelan, filma ikusi eta palomitak jaten, mahai jolasetan eta esku lanetan. Gustora egon dira denak! 

Ongi pasa oporretan!















viernes, 8 de abril de 2022

KORRIKA TTIKI

 


Gaur, Apirilak 8 (ostirala) korrika ttikia egin dugu herrian. Gelaka herriko gune ezberdinetan banatu gara eta plazan aperitibo goxo batekin amaitu dugu besta. Eskerrik asko hurbildu zareten guztiei. AUPA KORRIKA!

Behitiko estekan klikatuta korrikako abesti ofizialarekin egindako bideo muntaia duzue.

BIDEOA


                                        









viernes, 1 de abril de 2022

MARTXOAK 31 TRANSEXUALITATEAREN IKUSGARRITASUNERAKO NAZIOARTEKO EGUNA.

 


MARTXOAK 31.

Martxoaren 31, trasnsexualitatearen ikusgarritasunerako nazioarteko eguna da, guk ere errealitate hori ikusi, ulertu eta besteei ulertzen lagundu nahi diegu. Euskal Herrian lan handia egiten ari dira gai honen inguruan, NAIZEN  elkartea da faimiliei laguntza ematen dienetako bat.

Guk ere gure ekarpen txikia egin nahi izan dugu.



LABURMETRAIA