viernes, 23 de febrero de 2024

ENGLISH WEEK

 Aste honetan 5. eta 6.mailako ikasleek, hezkuntzak antolatutako "English week" programan parte hartu dute. Egunero, astelehenetik ortziralera modu dinamiko batean jarduera ezberdinak burutu dituzte eta esperientzia honek gehien bat ahozko adierazpenean sakontzeko balio izan du. 





sábado, 17 de febrero de 2024

ESKOLAKO IHAUTERIAK

 Ortziralean eskolan ihauteriak ospatu genituen. Olinpiadak gai nagusitzat hartuta ikasle eta irakasleek ikuskizun ezberdinak eskeini zituzten. Gero, 3.zikloko ikasleek herriko elkartean eskolako ikasle guztientzat bazkari goxoa prestatu zuten. Milesker frontoira hurbildu zineten guztioi! 




jueves, 8 de febrero de 2024

ESNE KANPAINA

Urtarrilean, Nafarroako gobernuak sustatutako "esne kanpainan" parte hartzen hasi ginen. Hilabeteko lehenengo astearteetan gosari goxoak dastatzen ditugun bitartean, tertulia eta talde momentu politak izaten ditugu.