Liburuaren Nazioarteko egunaren harira, aste honetan bi idazleren bisita izan dugu eskolan. Astelehenean gure herrikoa den Dani Martirena etorri zen eta oraingo honetan Ane Labaka idazle eta bertsolaria etorri da. "Totototo" ipuina kontatu, ilustrazioekin jolastu eta bertsoez gozatzeko aukera izan dugu. Milesker Ane gurera etortzeagatik!
viernes, 28 de abril de 2023
lunes, 24 de abril de 2023
HANKAZ GORA DU AMAK MUNDUA- IPUIN KONTAKETA
Dani Martirena "HANKAZ GORA DU AMAK MUNDUA"
Atzo liburuaren eguna zenez, gaur goizean apirilak 24, Dani Matirena etorri da eskolara “Hankaz gora du amak mundua” liburua kontatzera 3,4,5 eta 6.mailako ikasleei.
Danik kontatu digunaren arabera, liburu hau egin zuenean bera ere langabezian zegoen. Liburu bat egiteko prozesua kontatu digu, lehenik eta behin testua idazten du, ondoren marrazkiak egiten ditu testuaren arabera eta amaitzeko marrazkiei azken testua egokitzen dio. Denbora librean idazten ditu ipuinak. Txikitatik hasi zen idazten, ipuin lehiaketetan hartzen zuen parte. Danik esan digu liburu bat egiteko hiruzpalau hilabete kostatzen zaiola. Liburuak idazteko beti ditu lagunak eta familia ondoan, laguntzeko. Danik idatzi dituen liburuetatik bere gustukoena “Hankaz gora du amak mundua” dela esan digu, eta irakurri dituen liburuetatik Olga De Dios idazlearen ipuinak. Proiektu berri bat du burutan Danik, liburu berri bat ari da idazten. Bukaeran ikasle bakoitzari firmatutako liburu bat eman digu. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiogu Daniri.
miércoles, 5 de abril de 2023
Haur Hezkuntza
Bigarren hiruhilabetea bukatu da eta merezitako oporrak bertan daude. Hiruhilabete luzea izan da, gauza aunitz ikasi eta esperimentatu ditugu eta bakoitza bere moduan aintzinera jarraitzen du. Segi horrela!
martes, 4 de abril de 2023
JOKO TOPAKETA SUNBILLAN
Aspaldiko partez berriro ere Malerrekako eskola ttikien arteko Joko topaketa ospatu dugu.
Eguraldia lagun genuela plazan eta frontoian kirol eta jolas ezberdinak izan ditugu. Elkarrekin dantzatu eta gero gure maisu Karlosek idatzitako bertsoa kantatu dugu:
Joko topaketa
ospatzen dugu Malerrekako herriak
Saldisa, Legasa,
Ituren, Narbarte baita ere Sunbillak
ozenki errateko
eskola txikiak bizirikan daudela
ez baita herririk,
eskola gaberik
ez eta gerorik.
Defenda dezagun
Herria euskaldun!
Gu gara txapeldun!
(hitzak: Karlos)

domingo, 2 de abril de 2023
HANDIAK TTIKIEN GELAN
Handien gelakoek "Koloretako munstroa" ipuinean oinarrituz hainbat jarduera prestatu dituzte ttikien gelan egiteko. Lan handia hartu dute dena prestatzen eta ttikiak bereziki gustora egon dira. Berriz ere agerian gelditu da hauen artean sortzen den giro eta motibazio berezia. Milesker handiak!