ESKOLAN EGINDAKO BIZKOTXOA
Gaur eskolan bi bizkotxo egin ditugu handien gelakoek, horretarako hau da erabilitako errezeta:

OSAGAIAK:
- 250g printzipe galletak
- 3 arrautza
- 120g azukre
- 200ml esne osoa
- 100ml ekilore olioa
- 1 sobre legamia
JARRAITU BEHARREKO URRATSAK:
- Printzipe galletak txikituko ditugu, hautsa bihurtu arte.
- Gero, ontzi batean botako ditugu eta arrautzak, azukrea, esnea, olioa eta legamia gehituko dizkiogu. Dena bota odoren ongi irabiatuko dugu.
- Amaitzeko mikrohuin labean sartuko dugu, 10 minutuz, 800W indarrarekin. -Bukatzean 5 minutu atea ireki gabe itxoin.
-Eta jateko prest egongo da.
ON EGIN!