viernes, 17 de noviembre de 2023

ESKOLAKO IV. AZOKA EGUNA

 Ortzegunean (Azaroak 16) Eskolako IV. Azoka eguna ospatu genuen.


Ikasleek, eskulanak eta jaki goxoak prestatu zituzten eta hauen familiek ere parte hartu zuten. Eguraldia lagun ez bazen ere frontoira jende multzo bat hurbildu eta goiz polita pasatu genuen

Milesker azokan parte hartu eta hurbildu zineten guztiei!!!



lunes, 30 de octubre de 2023

ERRESILIENTZIA IKASTAROA

 Azkeneko bi ostegunetan 3.zikloko ikasleak erresilientziaren inguruko hitzaldi bat jaso dute. Erresilientzia, arazo eta ezbeharrei aurre egiteko pertsonek duten ahalmena da eta dinamika ezberdinen bitartez elkarbizitzaren inguruan hausnartzeko tartea izan dute.















viernes, 6 de octubre de 2023

GAZTAIN JATEA

Aurreko astean bildutako gaztainak aurten ere Miguelek erre ditu. Gaztainekin batera, udazkeneko bertze fruituak dastatu eta lagun artean gosari goxoaz disfrutatu dugu.

Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Migueli!

                                       


                                         










viernes, 29 de septiembre de 2023

GAZTAIN BILTZEA

 Ortzegunean, eguraldi ederra egiten zuela aprobetxatuz, eskolako irakasle eta ikasleak gaztainak biltzera joan ginen. Egun batzuz, bildutako gaztainak lehortzen utzi eta hurrengo astean erreko ditugu.





























sábado, 23 de septiembre de 2023

ASTEAZKENETAKO TAILERRAK HASI DIRA

 Ikasturtero bezala, joan den asteazkenean gure eskolan tailerrak hasi ziren. Asteazkenero Narbarteko 3,4,5 eta 6.mailako ikasleak etorriko dira eta ingelera, gorputz hezkuntza eta musikako ikasgaiak izango dituzte. Helburu akademikoez gain ikasleak adinka elkartu eta harremanak sendotzea lortu nahi da.