"Emakumearen nazioarteko eguna" dela eta betaurreko moreak jantzi eta ikasleendako erreferenteak diren emakumeei aipamen berezia egin nahi izan diegu.
viernes, 8 de marzo de 2024
viernes, 23 de febrero de 2024
ENGLISH WEEK
Aste honetan 5. eta 6.mailako ikasleek, hezkuntzak antolatutako "English week" programan parte hartu dute. Egunero, astelehenetik ortziralera modu dinamiko batean jarduera ezberdinak burutu dituzte eta esperientzia honek gehien bat ahozko adierazpenean sakontzeko balio izan du.
sábado, 17 de febrero de 2024
ESKOLAKO IHAUTERIAK
Ortziralean eskolan ihauteriak ospatu genituen. Olinpiadak gai nagusitzat hartuta ikasle eta irakasleek ikuskizun ezberdinak eskeini zituzten. Gero, 3.zikloko ikasleek herriko elkartean eskolako ikasle guztientzat bazkari goxoa prestatu zuten. Milesker frontoira hurbildu zineten guztioi!
jueves, 8 de febrero de 2024
ESNE KANPAINA
Urtarrilean, Nafarroako gobernuak sustatutako "esne kanpainan" parte hartzen hasi ginen. Hilabeteko lehenengo astearteetan gosari goxoak dastatzen ditugun bitartean, tertulia eta talde momentu politak izaten ditugu.
lunes, 22 de enero de 2024
KOKOREN BISITA
Gaur bisita berezia izan dugu gelan. Intzak (Unaxen arrebak) Koko hamsterra ekarri du gelara. Gauza aunitz azaldu dizkigu eta oso gustora egon gara. Milesker Intza!
sábado, 13 de enero de 2024
ASTE ZURIA IZABAN
Aurten ere Legasako 5 eta 6.mailako ikasleek aste zurian parte hartzeko aukera izan dute.
Ederki pasa dute astea elurretan!















































