sábado, 23 de diciembre de 2023

Abenduak 22


Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, atzo egun polita pasatu genuen eskolan. Goizean ikasleek geletan proposamen ezberdinak izan zituzten (eskulanak, mahai jokoak eta karaokea) eta zirkulazio librean ibili eta gosaldu ondoren gurasoekin eskola sarreran elkartu eta kalejiran frontoira joan ginen. Bertan adinka jolas ezberdinetara jolastu eta saskien zozketa egin zen. Guraso elkarteak antolatutako bazkari goxoarekin bukaera eman genion goizari. Milesker guraso elkarteari eta hurbildu zineten guztioi

 























































miércoles, 6 de diciembre de 2023

DONOSTIARA TXANGOA

 Asteartean (Abenduak 5) Donostiara txangoa egin genuen. Goizean Kristinaenean tailerrak egin, Tabakaleran bazkaldu eta Irunera trenean bueltatu ginen. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere goiz polita pasatu genuen. 


BIDEOA IKUSI

domingo, 3 de diciembre de 2023

sábado, 25 de noviembre de 2023

viernes, 17 de noviembre de 2023

ESKOLAKO IV. AZOKA EGUNA

 Ortzegunean (Azaroak 16) Eskolako IV. Azoka eguna ospatu genuen.


Ikasleek, eskulanak eta jaki goxoak prestatu zituzten eta hauen familiek ere parte hartu zuten. Eguraldia lagun ez bazen ere frontoira jende multzo bat hurbildu eta goiz polita pasatu genuen

Milesker azokan parte hartu eta hurbildu zineten guztiei!!!



lunes, 30 de octubre de 2023

ERRESILIENTZIA IKASTAROA

 Azkeneko bi ostegunetan 3.zikloko ikasleak erresilientziaren inguruko hitzaldi bat jaso dute. Erresilientzia, arazo eta ezbeharrei aurre egiteko pertsonek duten ahalmena da eta dinamika ezberdinen bitartez elkarbizitzaren inguruan hausnartzeko tartea izan dute.















viernes, 6 de octubre de 2023

GAZTAIN JATEA

Aurreko astean bildutako gaztainak aurten ere Miguelek erre ditu. Gaztainekin batera, udazkeneko bertze fruituak dastatu eta lagun artean gosari goxoaz disfrutatu dugu.

Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Migueli!