Aurreko astean bildutako gaztainak aurten ere Miguelek erre ditu. Gaztainekin batera, udazkeneko bertze fruituak dastatu eta lagun artean gosari goxoaz disfrutatu dugu.
Eskolatik eskerrak eman nahi dizkiogu Migueli!
Ortzegunean, eguraldi ederra egiten zuela aprobetxatuz, eskolako irakasle eta ikasleak gaztainak biltzera joan ginen. Egun batzuz, bildutako gaztainak lehortzen utzi eta hurrengo astean erreko ditugu.
Ikasturtero bezala, joan den asteazkenean gure eskolan tailerrak hasi ziren. Asteazkenero Narbarteko 3,4,5 eta 6.mailako ikasleak etorriko dira eta ingelera, gorputz hezkuntza eta musikako ikasgaiak izango dituzte. Helburu akademikoez gain ikasleak adinka elkartu eta harremanak sendotzea lortu nahi da.
Ikasturtea gogotsu hasi dugu. Iraila aintzinera doa eta poliki errutina berrira egokitzen ari gara ikasle eta irakasleak. Hiru urteko 4 ikasle berri hasi dira eta denetara 39 ikasle izanen ditugu gure artean. Ongi etorri 2023-24 ikasturtera!