viernes, 29 de septiembre de 2023

GAZTAIN BILTZEA

 Ortzegunean, eguraldi ederra egiten zuela aprobetxatuz, eskolako irakasle eta ikasleak gaztainak biltzera joan ginen. Egun batzuz, bildutako gaztainak lehortzen utzi eta hurrengo astean erreko ditugu.





























sábado, 23 de septiembre de 2023

ASTEAZKENETAKO TAILERRAK HASI DIRA

 Ikasturtero bezala, joan den asteazkenean gure eskolan tailerrak hasi ziren. Asteazkenero Narbarteko 3,4,5 eta 6.mailako ikasleak etorriko dira eta ingelera, gorputz hezkuntza eta musikako ikasgaiak izango dituzte. Helburu akademikoez gain ikasleak adinka elkartu eta harremanak sendotzea lortu nahi da.




viernes, 15 de septiembre de 2023

ONGI ETORRI 2023-24 IKASTURTERA!

 Ikasturtea gogotsu hasi dugu. Iraila aintzinera doa eta poliki errutina berrira egokitzen ari gara ikasle eta irakasleak. Hiru urteko 4 ikasle berri hasi dira eta denetara 39 ikasle izanen ditugu gure artean.  Ongi etorri 2023-24 ikasturtera!





















martes, 27 de junio de 2023

EKAINAK 21 ETA 22

 Eskolako azken bi egunak bereziak izan dira eta irteera eta jaialdiarekin agur erran diogu 2022-23 ikasturteari.


EKAINAK 21

HH eta 1.zikloko ikasleak trenbidetik oinez Doneztebeko liburutegira irteera egin zuten eta 2. eta 3.zikloko ikasleak berriz Santa Leokadia ermitatik Gaztelura joan ziren.

EKAINAK 22 

Goizean goizik eskolako handienek bertze ikasleendako jolasak prestatu zituzten. Gero eskolak antolatuta gosari goxoa egin eta eguerdian guraso eta herritarrei ikuskizun txikia eskeini genien. Goiza, guraso elkarteak antolatutako bazkari txiki batekin bukatu genuen. 






Jaialdiko ikuskizunak:

Haur Hezkuntza

HH (English)

LH1eta2

LH3eta4

LH5 eta 6

AGURRA

ZUREKIN BATERA

martes, 6 de junio de 2023

NARBARTERA TXANGOA

 Joan den ortzegunean, egun hauetako eguraldi epela aprobetxatuz, Legasatik Narbarterako ibilbide polita egin genuen. Aspaldiko trenaren bidea eta tunelak ikusi, gure gelako aitatxo baten animaliak bisitatu eta bukatzeko amatxi Estherren gosari goxua dastatu genuen. Esperientzia bikaina izan zen. 

Milesker Martintxo eta Esther!