viernes, 23 de diciembre de 2022

ABENDUAK 22

Goizean ikasleek tailer ezberdinetan parte hartu zuten; karaokea, mahai jolasak eta eskulanak. 

Gero Axunek prestatutako txokolate goxua gosaldu eta indarrak hartuta herriko kaleetatik kalejiran ibili ginen. 

Eskolako saskien irabazleak Maribi eta Haran izan ziren, ZORIONAK! 

Guraso elkarteak antolatutako bazkariarekin borobildu genuen eguna.



BIDEOA IKUSI

viernes, 2 de diciembre de 2022

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 Euskaraldia eta euskararen nazioarteko egunaren arira eskolan hainbat jarduera egin ditugu.

"Guk euskaraz zuk zergatik ez?" kantarekin bideoa grabatu dugu eta Photocall-an argazki politak atera ditugu, ikusi ikusi! 



IKUSI BIDEOA











miércoles, 23 de noviembre de 2022

LH3-4 GAZTELANIAN

 Hiruhilabete osoan zehar izaki bizidunen inguruan ikasi dugu. Gaztelaniarako aurkezpen bat prestatu dugu, ikusi-ikusi!!




GRUPO A

GRUPO B

EUSKARALDIA

 


Legasako eskolan ere Euskaraldiarekin bat egiten dugu!

viernes, 18 de noviembre de 2022

III.AZOKA EGUNA

 

Joan den ortzegunean III.Azoka eguna ospatu genuen.

Ikasleek, eskulanak eta postre goxoak prestatu zituzten eta hauen familiek ere parte hartu zuten. Eguraldia lagun, jende multzo bat hurbildu eta goiz polita pasatu genuen.

Milesker azokan parte hartu eta hurbildu zineten guztiei!!!

viernes, 4 de noviembre de 2022

Haur Hezkuntza

Eskola hasi zenetik bi hilabete pasatu dira. Bitartean, eskolan hainbat esperientzia bizitu, elkar ezagutu eta taldean gure lekua bilatzen ari gara. Ze ezberdinak eta politak garen denak! 





IKUSI BIDEOA