viernes, 6 de mayo de 2022

Animalitxoak gelan

 Gelara animalitxoak ekartzen ditugunean berezia izaten da. Interesa, zirrara, motibazioa eta galderak izaten dira nagusi. Ea sorgin orratzaren metamorfosia ikusteko aukera dugun...






miércoles, 13 de abril de 2022

APIRILAK 13

 Gaur izan dugu azken eskola eguna aste saindutako oporren aintzinetik. Egun berezia izan da. Ikasle zaharrenak bizikleta hartu eta Sunbillako lagunak bisitatzera joan dira. Bertze ikasleak berriz, patio eta geroko saioetan eskolan zehar zirkulazio librean ibili dira; Saltogelan, filma ikusi eta palomitak jaten, mahai jolasetan eta esku lanetan. Gustora egon dira denak! 

Ongi pasa oporretan!















viernes, 8 de abril de 2022

KORRIKA TTIKI

 


Gaur, Apirilak 8 (ostirala) korrika ttikia egin dugu herrian. Gelaka herriko gune ezberdinetan banatu gara eta plazan aperitibo goxo batekin amaitu dugu besta. Eskerrik asko hurbildu zareten guztiei. AUPA KORRIKA!

Behitiko estekan klikatuta korrikako abesti ofizialarekin egindako bideo muntaia duzue.

BIDEOA


                                        









viernes, 1 de abril de 2022

MARTXOAK 31 TRANSEXUALITATEAREN IKUSGARRITASUNERAKO NAZIOARTEKO EGUNA.

 


MARTXOAK 31.

Martxoaren 31, trasnsexualitatearen ikusgarritasunerako nazioarteko eguna da, guk ere errealitate hori ikusi, ulertu eta besteei ulertzen lagundu nahi diegu. Euskal Herrian lan handia egiten ari dira gai honen inguruan, NAIZEN  elkartea da faimiliei laguntza ematen dienetako bat.

Guk ere gure ekarpen txikia egin nahi izan dugu.



LABURMETRAIA

viernes, 11 de marzo de 2022

MARTXOAK 8




Emakume langilearen nazioarteko eguna ospatzeko, emakume jator eta langile bateri bisita egin diogu.

Eskerrik asko Lurdes!


 BIDEOA

domingo, 6 de marzo de 2022

IÑAUTERIAK 2022

 Joan den ortziralean (Martxoak 4) eskolan iñauteriak ospatu genituen. 

Euskal Herriko iñauterietako pertsonai ezberdinez mozorratu eta gero, handien gelakoek ikasle eta irakasle guztientzako gosari goxoa prestatu zuten. 

Indarrak hartu eta kalejiran herritik barrena frontoira joan eta bertan jolas ezberdinak egin eta dantzatu genuen.



BIDEOA

jueves, 3 de marzo de 2022

ZUHAITZAREN EGUNA

 Joan den igandean, eskolako guraso elkarteak antolatuta zuhaitzaren eguna ospatu zuten.

Eguraldiak lagundu zuen eta bai guraso eta haurrek primeran pasatu zuten.