lunes, 18 de octubre de 2021

MONTESSORI IKASTAROA

 Gure eskolako bi irakasleek Geometria eta Gramatika (LH) ikastaroa Montessori materialekin bizipen-ikastaroan parte hartu dute.




martes, 12 de octubre de 2021

AUZOLANA

 Joan den larunbatean guraso eta irakasleak elkartu ginen eskolan lantxo batzuk egiteko. Ze eskola polita gelditzen ari zaigun! Eskerrik asko gurasoak!








domingo, 3 de octubre de 2021

ONGI ETORRI UDAZKENA!

 

Guraso elkarteak antolatuta gaztainak biltzera joan gara. Gaztainak bildu eta gero, hauek erre eta gosari goxua prestatu digute. Eskerrik asko!














viernes, 10 de septiembre de 2021

ERRONKA MATEMATIKOAK TXOTXEKIN.

Eskolan gaude berriro ere, lanean gabiltza, baina jolastuz.

Taldeetan bilduta txotxekin osatzeko erronkak izan ditugu. 

Eskolan lortu ez ditugunak etxean egin ditugu gurasoen laguntzaz.


Zuek gai al zarete??


*Saiatu eta astelehenean igoko ditugu erantzunak.


Bi makila mugituz, kopa mantendu eta botoia kanpoan geratu behar da.



Bi txotx mugituz, txakurra atzera begira gelditu behar da.


Bi makiltxo mugituz, lau karratu berdin osatu.


miércoles, 23 de junio de 2021

IKASTURTE AMAIERA!!


Ikasturte berezia izan da guztiontzat, baina hau ere bere amaierara iritsi da. Batzuentzat ikasturtea amaitzeaz gain, eskolako etapa polit hau ere bukatu da.

Zorte on Beñat, Garazi, Xuban eta Manex!! Zoragarria izan da zuek ezagutzea eta horrenbeste momentu polit bizitzea!!


Agurra

Agur kuku bertsoa 

Laburpen bideoa








domingo, 20 de junio de 2021

IRRISARRIRA IRTEERA

 Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, joan den ortzegunean Irrisarrin lagun artean primeran pasatu genuen.













jueves, 17 de junio de 2021

NEU NAIZ INDARTSUENA


HHko ikasleak, malerrekako bertze eskolekin batera ipuinen inguruko proiektua garatu dugu.

Oso ongi pasatu dugu ipuina egiten eta baita bertzeek egindako lanak ikusten eta entzuten ere.

Artistak!

IPUINA