martes, 28 de mayo de 2024

Hondakinen tailerra

Gaur hondakinen inguruko tailerra izan dugu eskolan. Zaborren inguruko bitxikeri eta gauza aunitz ikasteaz gain argi gelditu zaigu hondakin onena sortzen ez dena dela!

 













sábado, 25 de mayo de 2024

BERTIZERA TXANGOA

Atzo Bertizera goiz pasa joan ginen eta gure herrikoak diren Aintzane eta Korok parkea erakutsi ziguten. Handiak mendira joan ziren eta txikiak berriz lorategira. Milesker Aintzane eta Koro!


                                         














miércoles, 22 de mayo de 2024

SUKALDARITZA TAILERRA AROTXAN

 Aste honetan gure 4.mailako ikasleak Arotxa jatetxean egon dira errezeta batzuk egiten. Bideoan eta argazkietan ikusiko duzuen bezala primeran pasatzeaz gain, opariarekin bueltatu ziren etxera. Milesker familia zuen harrera goxoagatik!


BIDEOA IKUSI

viernes, 17 de mayo de 2024

FRUTA KANPAINA

 Nafarroako Gobernuko fruta kanpainan parte hartzen ari gara eta fruta jateaz gain brotxetak, batidoak eta izozkiak ere prestatu ditugu. 
















viernes, 10 de mayo de 2024

BERTSO SAIOA

Joan den asteazkenean 3.zikloko ikasleek bertso saio polita eskaini ziguten. "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" eta "Artzain gezurtia" ipuinak bertsoen bitartez antzeztu ondoren punttuka jolasean ibili ginen. Milesker Estitxu Arozena!