sábado, 25 de mayo de 2024

BERTIZERA TXANGOA

Atzo Bertizera goiz pasa joan ginen eta gure herrikoak diren Aintzane eta Korok parkea erakutsi ziguten. Handiak mendira joan ziren eta txikiak berriz lorategira. Milesker Aintzane eta Koro!


                                         














miércoles, 22 de mayo de 2024

SUKALDARITZA TAILERRA AROTXAN

 Aste honetan gure 4.mailako ikasleak Arotxa jatetxean egon dira errezeta batzuk egiten. Bideoan eta argazkietan ikusiko duzuen bezala primeran pasatzeaz gain, opariarekin bueltatu ziren etxera. Milesker familia zuen harrera goxoagatik!


BIDEOA IKUSI

viernes, 17 de mayo de 2024

FRUTA KANPAINA

 Nafarroako Gobernuko fruta kanpainan parte hartzen ari gara eta fruta jateaz gain brotxetak, batidoak eta izozkiak ere prestatu ditugu. 
















viernes, 10 de mayo de 2024

BERTSO SAIOA

Joan den asteazkenean 3.zikloko ikasleek bertso saio polita eskaini ziguten. "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" eta "Artzain gezurtia" ipuinak bertsoen bitartez antzeztu ondoren punttuka jolasean ibili ginen. Milesker Estitxu Arozena!

                                         











viernes, 26 de abril de 2024

GATAZKEN INGURUKO TAILERRA

 LH3. eta 4.mailako ikasleek egunerokotasunean suertatu daitezkeen gatazkei nola aurre egin landu zuten atzo Anarekin izandako tailerrean

                                        




Cooking in english

 Ingeleseko saioetan landutako janariaren inguruko hiztegia eta esaerak eguneroko egoera erreal batean praktikatzeko aukera izan dugu eta pizza goxo goxoak egin ditugu.

                                       





















MALERREKAKO MINTZOA AZTERGAI

 Doneztebeko DBHko irakaslea den Maite Lakar eta DBH3.mailako dibertsifikazioko gelakoen bisita izan dugu eskolan.

Malerrekako mintzoaren inguruan ikasten egon gara DBHko ikasleekin. Aurkezpen eta kahootak egin dituzte Malerrekako hitzak eta erranahiak nola erraten eta idazten diren ikasteko. Anitz ikasi dugu elkarrekin. Eskerrik asko Maite!