Hiruhilabete osoan zehar izaki bizidunen inguruan ikasi dugu. Gaztelaniarako aurkezpen bat prestatu dugu, ikusi-ikusi!!
miércoles, 23 de noviembre de 2022
viernes, 18 de noviembre de 2022
III.AZOKA EGUNA
viernes, 4 de noviembre de 2022
Haur Hezkuntza
Eskola hasi zenetik bi hilabete pasatu dira. Bitartean, eskolan hainbat esperientzia bizitu, elkar ezagutu eta taldean gure lekua bilatzen ari gara. Ze ezberdinak eta politak garen denak!
domingo, 30 de octubre de 2022
BERTIZERA IRTEERA
Joan den ortziralean eskolako ikasle eta irakasle guztiak Bertizko parkera joan ginen. Parkeak antolatutako udazkeneko eskolen kanpainan parte hartu eta urtaro honek eskainitako ikuskizun ederraz gozatu ahal izan genuen.
viernes, 21 de octubre de 2022
GAZTAIN JATEA
Astea ongi bukatzeko, gaztain jatea izan dugu eskolan. Miguelek gaztainak erre eta gosari goxoa antolatu dugu eskola atarian. Eskerrik asko Miguel!
viernes, 14 de octubre de 2022
Asteazkenetako tailerrak berriz martxan!
BUELTAN DIRA BERTIZARANAKO LANDA ESKOLEN TAILERRAK
2022-2023 ikasturtea hastearekin batera, gure ikasleak normaltasunera itzuli dira.
Azken bi ikasturteotan jasandako pandemia dela medio, bertan behera geratu ziren Narbarte eta Legasako irakasleek antolatzen zituzten tailerrak, eta berreskuratzeari ekin diote aurten.
Eskualdeko eskola txikietako ikasleen arteko harremanak sustatzeko eta ikastetxera DBH burutzeko egiten duten ikastetxe aldaketa errazteko antolatzen dira tailer hauek.
Iraila eta ekaina bitarte elkartuko dira 3., 4., 5. eta 6. mailako neska-mutilak Legasako landa eskolan asteazkenero, Euskara, Gorputz Hezkuntza, Musika eta Ingelesa arloak ikasteko.












