Argi dago denok ez dugula modu eta momentu berdinean ikasten. Ikasleei aukera ezberdinak eskaini behar zaizkie. Materialak ikusiz, ukituz eta hauekin esperimentatuz kontzeptu matematikoak modu erakargarriagoan barneratzen dira.
domingo, 14 de noviembre de 2021
lunes, 1 de noviembre de 2021
lunes, 18 de octubre de 2021
MONTESSORI IKASTAROA
Gure eskolako bi irakasleek Geometria eta Gramatika (LH) ikastaroa Montessori materialekin bizipen-ikastaroan parte hartu dute.
martes, 12 de octubre de 2021
AUZOLANA
Joan den larunbatean guraso eta irakasleak elkartu ginen eskolan lantxo batzuk egiteko. Ze eskola polita gelditzen ari zaigun! Eskerrik asko gurasoak!
domingo, 3 de octubre de 2021
ONGI ETORRI UDAZKENA!
Guraso elkarteak antolatuta gaztainak biltzera joan gara. Gaztainak bildu eta gero, hauek erre eta gosari goxua prestatu digute. Eskerrik asko!
viernes, 10 de septiembre de 2021
ERRONKA MATEMATIKOAK TXOTXEKIN.
Eskolan gaude berriro ere, lanean gabiltza, baina jolastuz.
Taldeetan bilduta txotxekin osatzeko erronkak izan ditugu.
Eskolan lortu ez ditugunak etxean egin ditugu gurasoen laguntzaz.
Zuek gai al zarete??
*Saiatu eta astelehenean igoko ditugu erantzunak.
Bi makila mugituz, kopa mantendu eta botoia kanpoan geratu behar da.
Bi txotx mugituz, txakurra atzera begira gelditu behar da.
miércoles, 23 de junio de 2021
IKASTURTE AMAIERA!!
Ikasturte berezia izan da guztiontzat, baina hau ere bere amaierara iritsi da. Batzuentzat ikasturtea amaitzeaz gain, eskolako etapa polit hau ere bukatu da.
Zorte on Beñat, Garazi, Xuban eta Manex!! Zoragarria izan da zuek ezagutzea eta horrenbeste momentu polit bizitzea!!








































